ARTEA

Diseinuaren inguruko hausnarketa grafikoa SC Gallery-n

Abel Martinezek erakusketan paraturiko obra grafikoaren eta bideoaren bitartez, diseinu grafikoaren estetikei buruzko hausnarketa egin nahi du. Hausnarketa hori komunikaziorekin lotzen du identitatearen eraikuntzarako eta eraldaketarako faktore gisa.

Izan ere, diseinu grafikoa adierazpide eredua baino gehiago da artista honentzat, izan ere, bizitza ulertzeko modua da hamaika elementuren bidez, tartean, erakusketa honetan bilduriko piezak, flyer-ak, edo bideoak. Inguruan duen munduarekin harremanak izateko eta hura adierazteko ezagutzen duen modurik onena da diseinu grafikoa. Hala, Codigos de Abstraccion erakusketa bere ibilbide profesionalean eta pertsonalean bide berriak adierazteko barruko premiatik sortu da.

Erakusketaren emaitza 10 lan grafikok osatzen dute, zuri eta beltzez eginak, eta guztiak gauez burutuak. Horiez gain, ikus-entzunezko pieza ere bildu du Abel Martinezek. Apirilaren 29ra bitartean daude ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button