ARTEA

Diego Aldasorok “Udako arrats eternala” liburua aurkeztuko du

EDO! argitaletxeak Diego Aldasororen Udako arrats eternala liburua aurkeztuko du bihar Donostiako Kaxildan, 19:30ean. Liburua Begikoak sailaren baitan plazaratu da. horrekin batera, Aldasorok erakusketa inauguratuko du Kaxildan bertan, arteliburu21 elkartearekin lankidetzan. Erakusketa maiatzaren 27ra arte egongo da zabalik.

Liburua pospolo-kutxa baten itxurarekin plazaratu da, eta barruan argazkiak biltzen ditu; artistaren amonaren irudiak hain justu, lana amonari eginiko omenaldia baita.  Artistaren esanetan, “Isidra amonaren eternitateak nabigatzen du pospolo-kutxa honetan, paperezko txalupatxo bat balitz bezala. (…) Amona itsasoa da, eta bere begirada mugagabetasun horren memoria”.

Hala, liburuak erakusketa bat izan nahi du bere baitan: “Mini-erakusketa bat izateko asmoa du edizio honek; norberaren etxean edo non-nahi ezartzeko modukoa izan nahi du. Muntaia horien argazkiak jaso nahi nituzke, aldaera guztiak bildu, eta konstelazio-mosaiko bat eratu ahal izateko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button