MUSIKA

Standstill taldearen agurra, Bilboko Kafe Antzokian

Bartzelonako Standstill talde ezagunak agur esango du gaur, Bilboko Kafe Antzokian, 21:30etik aurrera. Katalanekin batera, Larry Bird laukote bilbotarra izango da.

90eko urteetan estatuan izandako post-hardcore eztandaren ordezkari nagusienetakoak izan dira Standstill bartzelonarrak. Halere, 20 urte inguruko ibilbide oparoan (guztira zazpi disko kaleratu dituzte) asko aldatu dute haien proposamena. Hala, ingelesez abestutako hasierako proposamen intentsutik, gaztelaniaz abestutako pop melodietara egin zuten salto.

Kafe Antzokiaren arabera, kontzertu “berezia” izango da Bilbokoa. “Euskal herriko zaleekin harreman estua izan du taldeak, hasierako kontzertuetatik eta azken disko arrakastatsuenetara. Energiaz beteriko rock doinuak, hardcore eta post-hardcore estiloak muturrera eraman zituen garai batean, eta taldearen ibilbideak garapen sendoa izan du, abesti sendoak, pop ukitua, epikaz beteriko kantuak eta testu zainduak jorratu ditu, berezkoa duen diskurtso musikala sortuaz”.

Taldeak, halaber, iragarri du eten luzea izango dela, ez diotela eperik jarriko atsedenaldi horri.

Informazio gehiago: standstillband.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button