MUSIKA

The Lookers, Lie Detectors eta Inoren Ero Ni, Markina Shots jaialdian

Markina Shots Rock Festival jaialdiaren hamaikagarren edizioa egingo da abenduaren 26an, Markinako Uhagon Kulturgunean, 22:00etatik aurrera. Oholtzan, The Lookers, Lie Detectors eta Inoren Ero Ni taldeak arituko dira.

Ziburuko The Lookers hirukoteak binilozko hamar hazbetekoa argitaratu zuen iaz: Never Has Control. Diskoa Irungo Bloody Mary disko-dendan abiatu duen zigiluaren estreinako grabazioa da. Diskoak lau kantu biltzen ditu. Eragin klasikoagoak bildu dituzte lau doinu horietan: The Beat, The Creation, Eddie and the Hot Rods…. Mikel Insausti kazetari eta rock-and-roll zalearen hitzetan, kantuok asko iraungo dute, eta The Lookers-ek etorkizun oparoa du aurrean.

Lie Detectors Donostia inguruko zenbait musikarik abiatutako egitasmo berria da. Taldean, besteak beste, Nuevo Catecismo Catolicon eta Teen Dogs punk-rock taldeetan aritutako Eneko Etxeandia gitarra-jotzailea dago. Gainerako hiru musikariak Dirty Pink Ladies, Muturbeltz, Fiebre de Vivir, Teen Dogs edo Plan B taldeetan aritutakoak dira. Orain arte, bi single argitaratu dituzte.

Inoren Ero Ni, berriz, talde nahikoa ezaguna da, izan ere, taldekideak makina bat egitasmotan aritutako musikariak dira; tartean, BAP!, Anari eta Lobo Eléctrico. Fregoli da euren azken lana.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button