ARTEA

Diana Band kolektibo korearraren erakusketa MEM jaialdian

Arte-mediako kolektibo artistikoa da Diana Band. Jatorri korearra duten Wonjung Shin eta Dooho Yi artistek osatzen dute eta egun Amsterdamen bizi dira. Euren jarduna paperean ardazten da, izan ere, medio berri gisa erabiltzen dute papera.

Hala, papera eta soinua erabiliz, bikote korearrak bizi dugun munduaren beste ikuspegi bat erakusten digu. “Gure eskuak eurira iristen badira, euri tantek tantak osatzen dituzte gure eskuetan. Eta haiek ukitzen saiatzen bagara, haiek bakarrik barreiatzen dira. Hortaz, euri tantak inoiz ukitu al ditugu? Gure munduarekiko imajinazioak, gure ikus-esperientziei lotuta dago”.

Paper Moon erakusketa MEM jaialdiaren baitan dago eta, Bilboko Martzana moilan dagoen Arrópame y Sugerencias galerian dago ikusgai datorren asteartera arte, azaroak 15.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button