ESZENA

BAD jaialdiak irudia eta egitaraua haizatu ditu

Bilboko Udalak antolatzen duen BAD (Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdia) urriaren 17tik 28ra izango da. Marian Gerrikabeitia artistak egin du aurtengo programazioa iragarriko duen irudi bikaina.

Kartel berri eta ederrarekin batera, udazkenean garatuko den egitarauaren berri ere eman du BADek, eta hala, eszena garaikideko artista eta konpainia garrantzitsuenetako batzuen bost estreinaldi eskainiko dituela jakinarazi du.

Programazioa Cargo Collective taldeko Barbara Bañuelos artistak irekiko du urriaren 18an, BADen laguntzarekin ekoiztutako Mi padre no era un famoso escritor ruso dokumentalarekin. Hurrengo egunean, Suitzatik datorren Unplush konpainiak Flipper lana eskainiko du.

Bilboko Institutu Frantsesaren lankidetzarekin, Flora Detraz edo Sorour Darabi artisten piezak ikusteko abagunea izango da BADen. “2016an sortutako Farci.e ikuskizuna, lengoaia, genero identitatea eta sexualitatea, besteak beste lantzen dituen bakarkako dantza ikuskizuna da, eta bertan, generorik gabeko ama hizkuntza, farsia, duen, eta dena maskulinoa eta femeninoa den mundura eta hizkuntzara, frantsesera, egokitu behar den artista autodidakta baten talka erakusten du”.

La Fundicion aretoak ere programazioa puntuala izango du BADekin batera. Bertan, Macarena Recuerda artista bisual eta eszenikoaren ¡Ay! ¡Ya! dantza-performancea ikusi ahalko da.

BADek “artista eta teknikari profesionalei eta erdi-profesionalei” zuzendutako prestakuntza eskaintza ere aurkeztu du. Hala, urriaren 19an, San Frantziskoko Udaltegian, Sandra Gomezek Heartbeat tailerra eskainiko du, eta “adierazpenerako gaitasuna zabaltzera eta mugimenduaren gorputz, denbora eta espazio kontzientzia garatzera zuzendutako jarraibideak eta tresnak proposatuko dira”. Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin lankidetzan antolatu den bigarren ikastaroa egun berean izango da, urriaren 19an, Burtsako udaltegian, eta “errealitate handituan eta horrek arte eszenikoetan dituen aplikazioan adituak diren zenbait pertsonak hartuko dute parte”.

BAD jaialdiaren webgunean duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button