ESZENA

“dFERIA” topaketaren azken eguna

Donostiako hainbat antzeztokitan burutzen ari den dFERIA topaketaren azken eguna duzue gaur. Bereziki, profesionalei zuzendutako jaialdia da: aurkezpenak, topaketak, bilerak, eta bestelako jarduera paraleloak antolatuko dira sektoreko adituei zuzenduak, baina horretaz gain egun hauetan guztietan emankizun ederrekin gozatzeko aukera egon da. Guztira 32 konpainiaren, 32 ikuskizun eta 42 emanaldi izaten ari dira hainbat tokitan Pasioa gaiarekin.

Antzezlanekin gozatzeko abagunea baina, amaitzear da, izan ere, gaur duzue azken eguna.
gaur goizean hainbat emankizun izango dira , baina arratsaldea ere oparo dator.

Pez limbok El patio de mi casa (Harri orri ar) egingo du Antzoki Zaharrean, 18:30etik aurrera. Pez Limbo konpainiak (Iñake Irastorza, Nagore Gonzalez, Josune Velez de Mendizabal, Haizea Baiges, Martxelo Rubio, Jontxu Martinez, eta Egoitz Sanchez), Maria Goiricelayaren zuzendaritzapean, honakoa kontatu nahi du:  Euskal Herrian, ikastetxe bateko patioan. Jolasean ari dira zazpi pertsona. Ez dute ezertaz elkar ezagutzen, baina hor daude, espazio horretan… arrazoiren batengatik. Hori da inoiz hitz egiten ez dugun horren inguruan dabilen ikuskizun baten hasiera: euskal kontakizunarena, bat izan gabe asko direnak; eta gure izaera politikoa ezagutzera emateko daukagun beldurrarena, odolak oraindik pisu handia duen lurralde batean. Gure herriko elkarbizitza beti izan da konplexua. Terrorezko urteek askotariko min ugariak eragin zituzten. Aurrera begiratzea tokatzen da gaur, etorkizunera. Hausnartu eta autokritika egiteko unea da. Baina, batez ere, elkar topatzeko unea da”.

Victoria Eugenia Antzokian izango da hurrengo saioa, 20:30ean, Teatro Calderón & Fran Avila taldearen Cuando todo cambia (clic) lanarekin. Azkenik, 23:30ean, eta Convent Garden-Cripta aretoan, Ay sí sí sí taldeak 24 de septiembre, casi casi primavera oholtzaratuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button