ESZENA

DFERIA, jai eszeniko handia Donostian

Donostiako Arte Eszenikoen XXI. Jaialdia aurreko ostiralean aurkeztu zen, eta aste honetan programatu diren 33 emanaldiak egingo dira, hiriaren zortzi gune eszeniko ezberdinetan: Victoria Eugenia Antzokia eta bere Club Aretoan, Principal Antzokia, Imanol Larzabal Aretoa, Gazteszena, Intxaurrondo Kultur Gunea, San Telmo Museoa eta DSS2016 gunea.

Eskaintza oso zabala izango da (antzerkia, dantza, diziplina anitzekoa,…) izan ere, guztira 28 talde ikusteko aukera izango da, eta 29 ikuskizunetatik 15 estreinaldik izango dira. Gainera, ia talde guztiak Euskal Herritik datoz, beste batzuk, berriz, estatutik eta laurden bat atzerritik. 

Eguneroko eszena hitzorduez gainera, jarduera paralelo asko antolatu dira zaleen gozagarri, tartean, topaketak, dramagintza ikastaroa, eta artista eta sortzaileentzako mintegiak, baita dantza integratuko tailerra ere.

Luze joko luke programazio guztia hemen jorratzeak. Ekimenaren webgunean ondo azalduta duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button