MUSIKA

Deva Premal talde espiritualak Donostian joko du bihar

Penintsula osoan talde honek egingo duen kontzertu bakarra bihar izango da Donostiako Kursaal-en. Deva Premal eta Miten bikotearekin batera Manose flauta-jole nepaldarra ere arituko da. Orain Europan barrena burutzen ari dira bira handi bat, Danimarka, Alemania, Errusia edo Ingalaterra zeharkatzera behartu dituena.

Deva Premal Alemanian jaio zen musika eta espiritualitatez beteriko familia batean. Bere inguruan mantrak izan dira beti eta hinduismoarekin harreman handiak gorde ditu. Gaztetan, musika klasikoa, sanskritoa eta Indiako hizkuntza klasikoak ere ikasi zituen. Osho maisuarengana hurbildu zen eta bolada luzeak eman zituen Indian.

Miten-ek bere aldetik, rock and roll-etik edan zuen, baina bere biziaren zutabea aurkitu nahian Osho ere ezagutu zuen. Musikatik apartaturik ibili bazen ere, biak batzen diren unetik aurrera, argi daukate musikaren inguruan mugitu nahi dutela euren bizitza.  

1990. urtean hasi ziren mundu osoan zehar kontzertuak eskaintzen. Harrezkero, 15 disko plazaratu dituzte, non Indiako musika gailentzen den.
Bere kontzertuetan musika zabaltzeaz gain meditaziorako tarteak eskaintzen dizkiete hara hurbiltzen diren guztiei, energia, osasuna eta poztasuna eskuratu ahal izateko.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button