MUSIKA

Deustuko “Zona Especial Norte” jaialdia

Asteburuan, Deustun, makina bat taldek joko dute, Zona Especial Norte jaialdiaren hirugarren edizioaren baitan. Herri-ekimenez antolatutako jaialdia Deustuko hainbat txokotara zabalduko da, urtarrilaren 20etik otsailaren 1era bitarte.

Hala, ostiralean, bi kontzertu izango dira: 22 m2 (Naroa Gaintza), Müller lokalean, 19:00etan eta Ramonetarrak, Gazte Lokalean, 21:00etan.

Larunbatean, 13:30ean, Kalejira izango da, Luzarra eta Ramón y Cajal kaleetan. Arratsaldean, 16:30ean, Herriko Tabernan, Hodeian taldeak joko du; 18:00etan, Logia tabernan, Mini&morriz; 19:30ean, Noiz lokalean, Luigi Stream; eta zapatuko egitaraua ixteko, 21:00etan, Gazte Lokalean, Joni Txintxes.

Igandean ere kontzertuak 13:30ean hasiko dira, izan ere, ordu horretan Mobydick musikari bizkaitarrak Atxuri Tabernan joko du. Ordubete geroagoa, 14:30ean, Jona Exposito izango da Baiona lokalean. Asteburu musikala Adama eta Karmele Goñirekin amaituko da, Müller lokalean, 18:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button