ESZENA

"Después de mí, Epitafios" antzezlanaren estreinaldia La Fundición-en

Bartzelonako 96º kolektiboak Después de Mí, Epitafios antzezlana aurkeztuko du asteburu honetan la Deustuko Fundición aretoan.

Antzezlanak identitate kontzeptua auzitan jarri eta genero identitatean bereziko sakondu nahi du. Horretarako, antzezpen bat sortzen dute beste baten barruan. Antzezpen osoa, bere baitan, gezur hutsa denez, kode sozial batzuk onartzean bizi den errealitatea jartzen da auzitan.

96º Kolektiboa 2008an sortu zenetik bi obra aurkeztu ditu: Encontré un trozo de mí en un vertedero eta Después de mí, Epitafios. Orain proiektu berri batean ari dira lanean Dar patadas para no desaparecer izenarekin. Teatre Lliureren, Centro Párragaren eta CAET (Fábrica TNT)-ren koprodukzioa.

Nahiz eta obra Bartzelonan zein Burgosen ikusi ahal izan den, biharkoa Euskal Herrian aurkezten den lehenengo aldia izango da.

La Fundición-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button