ARTEA

“Desagertuak” argazki erakusketa ikusgai Lekeition

Gervasio Sanchez argazkilariaren Desagertuak erakusketa paratu dute Lekeitioko Barandiaran Aretoan azaroaren 5era bitarte.

Gatazka egoeretan ematen diren indarrezko desagerpenak dira erakusketa honetan ikusiko diren argazkien ardatza. Hainbat herrialdetako gatazka armatuetan ibilia da Gervasio Sanchez argazkilaria, eta 1998 eta 2010 Latinoamerikako, Asia eta Europako liskarretan ateratako lanak oso ikusgarriak dira eta milaka erakusketan paratu dira aspalditik.

Lekeitioko Udalak bidalitako oharrean jasotzen denez, “desagertutakoen presentzia oroitzeko, egileak bidaia bihurri bati ekin dio, eta abiapuntua errepresioaren biktimak preso egon ziren zoritxarreko atxiloketa zentroak dira. Bertan, hauen aztarnek, oroitzapenetan edo denborari aurre egin dioten ondasunetan aurkitzen direnak, hunkitzen jarraitzen gaituzte”.

Sahanchez Cordoban jaio zen 1959ko abuztuan, eta 1984. urteaz geroztik kazetaria da. Heraldo de Aragón eta La Vanguardia egunkarietan aritzen da, eta Cadena Ser eta BBCko kolaboratzailea da. Makina bat argazki-libururen egilea ere bada. 1998az geroztik UNESCOren bakearen berriemaile berezia da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button