IKUS-ENTZUN

Marlen Khutsiev zinegile georgiarra, Nafarroako Filmotekan

Tbilisi-n, Georgian, 1925ean jaiotako Marlen Khutsiev zinegileari buruzko zikloa ondu du Nafarroako Filmotekak. Egitaraua iragan abenduaren 7an hasi zen, Vesna na Zarechnoy ulitse (1956, SESB) filmaren emanaldiarekin. Zikloaren baitan, beste hiru proiektatuko dira, abenduaren 28ra arte.

Nafarroako Filmotekaren arabera, “zuzendari, gidoigile, aktore, irakasle eta 1950 eta 60ko hamarkadako Sobietar Olatu Berriko protagonista eta sobietar desizozte zimeragilerik garrantzitsuenetarikoa izan zen”.

Hala, hilaren 14an Mne Dvadtsat let (1965, SESB) ikusi ahalko da; 21ean, Iyulskiy dozhd (1967, SESB); eta azkenik, 28an, Byl mesyats may (1970, SEBS).

Informazio gehiago: filmotecanavarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button