LITERATURA

Denok gara Google

Gaur, apirilaren 15ean, Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan, Xabier Etxaniz Rojok Denok gara Google (Erein) izeneko liburua aurkeztu du.

“Eleberri honetako protagonistak bila dabiltza. Horietako bat eguzki-lore baten azpian ezkutatzen den emakume baten bila dabil; beste bat, berriz, iraganeko mamu baten peskizan ari da. Badakite zer bilatu nahi duten. Ez dakite nola. Badakite zer bilatu nahi duten, zer topatuko duten ez dakite ordea. Bilaketak. Bizitza osoa ematen dugu bilatzen: zoriontasuna, maitasuna, dirua, ospea, sexua, arrakasta, lana, ongizatea, egia… Denok bilatzen dugu zerbait, eta bila genbiltzan hori topatzen dugunean, bilaketa berriak egiten hasten gara. Batzuetan hobea izaten da bilatzen duzun hori ez topatzea. Bai baitago ez jakitea baino gauza latzagorik”.

Xabier Etxaniz Rojok (Trintxerpe 1971) bost ipuin bilduma argitaratu ditu: Begiak itxi eta kitto (2000), Hamar manamenduak (2002), Nork bere ozeanoa (2006), Txatartegirako ipuinak (2010) eta Sirena-hotsak (2013). Koadro isila (2003) eta Waterloo-n galdutakoak (2016) dira bere eleberriak. Hainbat urtez zutabegile aritu zen Berrian, Irutxuloko Hitzan eta Aizu aldizkarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button