BESTELAKOAK

Denetarik Zarautzeko Euskal Astean

Abuztuaren 29an eman zitzaion hasiera irailaren 9a bitartean Zarautzen antolatu den Euskal Asteari. Aste luze eta potolo horretan hainbat ekitaldi antolatu dira Zarauzko Udala, Gurekin Jai eta herriko beste zenbait eragileren ekimenarenari esker.

Atzo bertan, irailaren 1ean, Dantzari Txiki eguna izan zen. Baina datozen egunonotan denetarik ikusteko abagunea egongo da.

Irailaren 5ean, Modelo aretoan Agerre Teatroa eta herriko hainbat talderen eskutik Zu ere On Kixote izeneko obra taularatuko da. Alprojak eta Goiztarrak taldeek ere ikuskizun biziak eskainiko dituzte Euskal Jai Egunean.
Bestalde, ohiko txapelketak izango dira aste honetan. Alde batetik, Lizardi Bertsolari Gazteen Txapelketaz gozatu ahalko da. Azken honekin batera Trikitilari Gazteen Txapelketa edo Dantza Txapelketa ere antolatu dira.

Ohiko egitarauaz gain, Sortaldea Kultura Eremuan bi hitzaldi izango dira, bata irailaren 3an Joseba Tapiaren eskutik: Belarriak Soinu, eta bestea irailaren 4ean, Andoni Egañaren eskutik: Basarri eta bertsogintza. Bi ekimenak 19:30ean programatu dira.

Informazio zehatzagoa behar izanez gero, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button