ESZENA

Denboraren eraginaz

Berako Kultur Batzordeak Mairu Antzerki Tailerraren Txoriak eta zauriak izeneko antzezlana programatu du asteburu honetarako. Bertako kultur etxean izango da hitzordua, otsailaren 24an, 19:00etatik aurrera.

Juanan Saralegi, Ritxi Abril, Ainara Ribera, Josune Etxepare, Gotzone Rekondo eta Gaizka Sarasola aktoreak bildu dira okasio honetarako, Gaizka Sarasolaren zuzendaritzapean (Manex Fuchs zuzendari laguntzailea izan da).

Lanaren sinopsia helarazi digute handik: “Juan Cabrero Riero (Santa Cruz,Toledo) eta Isabelo Sanchez Alonso (Magan,Toledo), ikazkina bata, eta musikaria bertzea. 1940an, Lesaka eta Oiartzun arteko errepidean behartuta lanean ari zirela, ihes egitea lortu eta basoren batean ezkutuan bizirautea lortu dute gaur arte. Ahal izan duten neurrian, aldatzen ikusi duten bertze munduari begirik kendu gabe, Ramona anderearen konplizitatearekin, eta Mottelaren konpainiarekin, ekosistema propio bat eratzera ailegatu dira; baina ez ohiko gertaera batzuek beraien mundu itxia aztoratuko dute.”

Obra honetan memoria da protagonista eta “denboraren eraginaren (edo eragin ezaren), minen kalifikazioen eta hitzen harrotasunaren inguruko kezkak eta zalantzak” ekarri nahi izan dituzte eszenatokira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button