IKUS-ENTZUN

“Denboraren artea” izenburuko zikloa, Zinebin

Zinebik Denboraren artea izeneko bideo-zikloa abiatu du egunotan. Guadalupe Echevarria Bordeleko Arte Goi Irakaskuntza Eskolako zuzendariak komisariatuko du 68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian, 1968-2018 erakusketaren harira programaturiko bideo zikloa. Zikloa, ikus-entzunezko 16 piezez osatutako hiru saiotan dago antolatuta, eta, horrekin batera, Guadalupe Echevarriak berak moderatutako topaketa ere jasoko du, euskal artista bisualen presentziarekin. Emanaldiak Bilboko Arte Ederren Museoan izango dira.

68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian, 1968-2018 erakusketa Gaur taldea sortu eta bi urte geroago hasi zen, 1968. urtean. “Urte horretan, berrogeiko hamarkadan jaiotako euskal artisten belaunaldia eszena artistikoan sartu zen, eta Euskal Eskolako taldeetako kide beteranoekin batera aritu ziren. Ibilbidea bost hamarkada geroago amaitu da, azkenaldiko esperientzia artistikoekin. Azken garai honetan, emakumeek egindako arteak gero eta protagonismo handiagoa hartu du. Ia 150 artelanez (pintura, eskultura, argazkiak, bideo-artea eta paper gaineko lanak)  eta hainbat belaunaldiko 100 artista inguruz osatutako aukeraketa zabala dago tartean”.

Horren inguruan programatu da atzera begirako hori, non beste batzuen artean Josu Zabala, Isabel Herguera, Pablo Marte, Lorea Alfaro edo Ainize Sarasola artisten ikus-entzunezko 16 piezak ikusi ahalko diren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button