ESZENA

Denboraldi berriko programazioa, Amorebieta-Etxanon

Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoak hamabi ikuskizun programatu ditu urte berriko lehen seihileko honetarako. Ikus-entzule guztientzat diseinatutako egitarauaren barruan dantza, antzerkia, musika, zinea eta umeentzako ikuskizunak programatu dira.

Urte hasieratik uda arte luzatuko den denboraldirako programazioa urtarrilaren 12an abiaraziko du Zornotza Aretoak, ikus-entzulearen partaidetza ezinbestekoa duen eta Andoni Egañaren eskutik helduko den Artxipielagoa ikuskizun berritzaile eta bereziarekin.

Hurrengo saioa urtarrilaren 26an izango da, eta Karabanserai Produkzioak-ek Ele!! Lorca-Lauaxeta ikuskizuna eroango du Zornotza Aretoko agertokira. Ikusgarrian literaturaren bi jenio horien poemak entzuteko parada ere egongo da.

Otsailaren 3an, Dejabu panpin laborategia konpainiaren Linbo Planeta lana izango da Zornotzan. Obra horretan txotxongiloak, antzerkia, musika eta bideoa uztartzen dira “desberdintasunaren, askatasunaren eta irudimenaren aldeko kantua” egiteko. Otsailaren 16an, Kabia teatroak Alike Alicia después de Alicia ikuskizuna aurkeztuko du. Eta otsailaren amaieran, Williem Shakespeareren testuetan oinarrituta dagoen Karrika Antzerki Taldearen Deshakesperazioa lanaz gozatu ahal izango dute zaleek.

Hortik aurrera, Izar antzezlana, Ramper historia de un payaso lana, Hika Antzerki Taldearen Txarriboda antzezlana, Gorakada Teatro konpainiaren Ulisesen Bidaia lana eta Ez Dok Hiru taldearen Euskal musikaren benetako istorioa obrak ikusteko abagunea eskainiko da.

Antzerkiaz gain, kontzertuak eta zinema ez dira faltako. Programazio guztia hemen ikusi ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button