MUSIKA

Dena prest Kobetamendin, Berri Txarrak taldearen ez-ohiko kontzerturako

Prest dago dena Berri Txarrak taldeak datorren igandean, uztailaren 14an, Bilboko Kobetamendin eskainiko duen ez-ohiko kontzerturako.

Ikusi Arte bira izenburuaz, 25 urteko ibilbide luzeari behar bezala agur esan eta zaleek erakutsitako maitasun adierazpenari esker ona agertu asmoz, festa eta ospakizun erraldoi bihurtuko da kontzertua,bi helburu horiek betetzeko asmoz ondu baitute egun osoko egitarau oparoa.

Hala, zortzi ordu inguruko egitaraua eta 70 sortzaile inguru bilduko dira “gogoangarria” izango den euskal kulturaren ospakizun jaialdi erraldoi horretan. Arratsaldeko 16:00etan zabalduko dituzte ateak eta ordu erdi geroago hasiko dira askotariko ikuskizunak: haur eta gazteei zuzendutako Trakamatraka musika eta birziklapen tailerra; zirkoa eta musika uztartzen dituen Erraia ikuskizuna, lau bertsolari emakumezko eta bi musikari oholtzaratuko dira Ez da kasualitatea bertso-saio musikatu ikuskizunean; energia, dantza eta mugimendua kutsatuko dituen Kolpez blai, Zo-Zongo taldearen ikusgarria; edota Meeting Point, Asier Zabaletak zuzentzen duen Ertza dantza konpainiaren emankizuna izango dira besteak beste, arratsalde partea girotzeko ardura hartuko duten ekimenak.

Eta musikaz Ahotsenea arduratuko da eta gainera kudeatuko ditu bi eskenatoki. Bertan zortzi musika talderen kontzertu laburrak (30 minutu bakoitzak): Diabolo Kiwi baxenabartarrak;  Iont arabarra; Patx & Run,  Araba eta Bizkaitik; Huts bizkaitarra; Dukka Gipuzkoatik; Natali gipuzkoarra; Atzapar Nafarroatik eta Larra Bideak Nafarroatik ere.

Baina eguneko unerik esperoena 21:00etatik aurrera izango da Berri Txarrak oholtzara igotzen denean, hamaika gonbidaturekin batera, bere ibilbidean sekula ondu ez duen emanaldiari hasiera emateko. 25 urteko ibilbidean bidelagun izan dituzten hainbat talde eta bakarlari izango dituzte euren ondoan oholtzan: Enrique Villarreal El Drogas, Anari, Iñaki Matxet, Broken Brothers Brass Band, Facu Díaz, Jurgi Ekiza, Ricky Falkner, Aitor Gorosabel, Iseo, Aiora Renteria eta egungo euskal musika eta kulturgintzako izen handi gehiago. Eta sorpresaren bat edo beste ere espero da.

Antolatzaileek argitu dutenez, Kobetamendira joateko garraio zerbitzuak egongo dira uneoro, bai BECetik eta San Mamesetik autobusak antolatu dituzte etengabeko joan-etorrian.

Informazio gehiagorako, sartu beritxarrak.net web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu