BERTSOTAN

Dena prest GBTko finalerako

Donostiako Ilunben hitzordu handia dago programatuta larunbatean, bertan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko baita. Oholtza gainean Agin Laburu, Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Oihana Iguaran eta Unai Agirre bertsolariak bilduko dira.

Saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta Ion Zaldua eta Saroi Jauregi izango dira aurkezleak. Saioak adi-adi entzuten honako epaileak egongo dira: Eneritz Azkue, Elisa Iztueta, Maite Sukia, Zigor Leunda, Bakarne Urreaga eta Mikel Lersundi.

Animo!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button