BESTELAKOAK

2d1-ek “Kiribila” ekimen berria aurkeztu du

Gotzon Garaizabal eta Peru Magdalenak erakusketa berri bat ondu dute. Kasu honetan, 2d1 proiektuak ardoaren galaxiarekin duen harremanaren baitan, planeta berri bat deskubritu dute: Kiribila.

“Mahastia landare igokaria da. Kiribila da igoera hori topatzen eta zuzentzen duena. Inguruko egur, zuhaitz edo beste landareetan eusten da, gora igotzen jarraitzeko. Txikia, ausarta, bakartia. Edaten dugun ardoaren arbaso artistikoa da kiribila. Maiteminduta gauzka bere arteak, eta omenaldi hau eskaini gura izan diogu”, dio bikote artistikoak.

Oraingoan, argazki eta poesia erakusketa bat izango da. Kiribil ttipiak argazki erraldoietan izango dira, poesia hutsarekin dantzan.

Erakusketa egun bakarrean izango da, martxoaren 23an, zapatua, Durangoko Landako gunean, Ardo Saltsan Feriaren barruan, 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Proiektua zertan datzan hemen ere ikusi ahal duzue.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button