IKUS-ENTZUN

Dena pikutara doala ematen duenean

Bilboko FAS zineklubak, El Carmen aretoan, 19:45ean, eta beste astearteetan egiten duen gisan, Andrea Jaurrieta nafarraren Ana De Día (2018) filma eskainiko du gaur berton. Horretaz gain, Algunas aves vuelan solas film laburra ere emango dute. Bertoko solasaldirako, Ivan Luis (ekoizlea) eta  Monika Martinez (aktorea) bilduko dira.

Andrea Jaurrietaren (Iruñea, 1986) lehenengo obra da hori, eta bertan emakume baten erretratu zoragarria egingo du. Protagonistak dena duela ematen du: abokatu zoragarria da, mutil lagun ederra eta maitagarria du,  familia aberatsekoa da,…. Eta halako batean, krak! Dena pikutara doala ematen du, eta bere burua berrasmatu beharrean gertatzen da.

Kamera ederki erabiltzen du zuzendariak, eta maitasunez zuzentzen ditu Ingrid Garcia Jonsson, Mona Martinez, Fernando Albizu, Alvaro Ogalla, eta Irene Ruiz aktoreak.

Bilboko FAS zineklubaren iritziz, “lan sendoa, bai gidoi aldetik eta bai errealizazio aldetik. Gozamena”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button