MUSIKA

Bihar abiatuko da 45. Heineken Jazzaldiko Tokiko Taldeen Hautaketa

Bihar, 20:30ean eta Victoria Eugenia Klubean, Jade Caravan taldeak bere kontzertua eskainiko du, eta horrela, abiatuko da 45. Heineken Jazzaldiko Tokiko Taldeen Hautaketa.
Jade Caravan taldean, Aingeru Ochotorena, Antón Jiménez, David Burgui, Ramón García JR., Ramón García, Javier Blázquez, Alberto Arteta, Eduardo García, Carlos Marticorena musikariak aritzen dira.

Jade Caravan 2009 urtean Iruñean sortutako taldea da, Blood Sweat & Tears, Chicago eta Chase bezalako 60 eta 70etako hamarkadetako jazz-rock talde arrakastatsuen nahiz garai haietako Chuck Mangione, Al Jarreau, Bob James eta George Benson moduko musikagileen eraginez. Hirurogei eta hirurogeita hamarreko hamarkadak oso emankorrak izan ziren; garai hartako taldeek jotzen zituzten konposizio indartsu eta ederrek gutxitan gainditu den kalitate tekniko eta artistikoa zuten. Orduan ohikoak ziren elementuak, hala nola, harmonia eta erritmo aberatseko konponketak, big band arrakastatsuetatik jasotako haize eta ahots atal indartsuak, edota jazzaren bat-batekotasuna, galtzen joan ziren edo bigarren mailako garrantzia hartu zuten.
Jade Caravan taldearen helburua garai hartako musika berreskuratu eta ikusleei gerturatzea da.

Parte hartuko duten beste talde batzuk honakoak izango dira: Gabacho Connection (otsailak 15), Los Wachisneis (otsailak 16),
Lakuntza Brothers (otsailak 24), Sagi Quartet (otsailak 26), Asier (martxoak 8), Ajavares (martxoak 15), Dynamic Trio (martxoa 22), Stay Blues (apirilak 15), The Hot Wok (apirilak 16), 4ROOTS (apirilak 23), R.S. Factor (apirilak 27), Gregario De Luxe (maiatzak 6), Frida Pipol (maiatzak 7), Broken Brothers Brass Brand (maiatzak 12).

Prensajazz-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button