IKUS-ENTZUN

Delphine Seyrig zinemagilearen gaineko zikloa Montehermoson

Delphine Seyrig (Beirut 1932-Paris 1990) bere garaiko antzerki eta zinematografiako pertsonaiarik garrantzitsuenetakoa izan zen, besteak beste, zuzendari hauekin egindako lanei esker: Alain Resnais, Françoix Truffaut, Joseph Losey, Marguerite Dura, Luis Buñuel, Jacques Demy, Don Siegel, Ulrike Ottinger…
Hala ere, ezezagun ospetsua zen Marguerite Durasen hitzetan.

Ahanzturatik berreskuratzeko eta ia ezagutu ere egiten ez diren bere bizitzako alderdiak berreskuratzeko ere (militantzia feminista eta errealizadore gisa egindako lana) zinema zikloa antolatu dute Gasteizen.
Carole Roussopoulos, Iona Wieder eta Nadka Ringarten lankidetzarekin eta era berean, bakarka egindako dokumentalak proiektatuko dira.
Obra militante feministak dira, politikoki irekiak eta harrigarriki
umorez beteak, umore fin eta adimentsuz beteak.

Gaur, Delphine Seyrigek idatzi eta zuzendutako Sois Belle Et Tais-Toi! dokumentala ikusteko parada egongo da. Lan honetan, Delphine Seyrigek elkarrizketak egingo dizkie aktore frantses, amerikar eta ingelesei. Jane Fonda, Luise Fletcher, Maria Schneider eta beste hainbat entzungo dira industria zinematografikoa inguratzen duen guztia argitasunez aztertzen.
Eta bihar, urtarrilak 21, Inés eta Portrait D'une Comête lanak pantailaratuko dira.

Montehermosok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button