MUSIKA

Dekot taldeak “Demak” diskoa plazaratu du

Duela bi urte estreinako lan homonimoa plazaratu ostean, eta urte berean, Gaztea irratiko maketa lehiaketa irabazi eta gero, Dekot banda bueltan da, oraingoan, hirukote gisa. Horretaz gainera, ingelesa abandonatu du eta euskaraz aritzen da.

Bada, Dekotek Demak grabatu eta kaleratu du hil honetan. Diskoak hamar kantu biltzen ditu, eta grabazioaz eta nahasketez Haritz Harreguy teknikaria arduratu da. Ekoizpena Harreguyren eta Ibai Ayerza taldeko abeslari eta gitarra-jolearen esku izan da. Azkenik, Kataluniako Ultramarinos Mastering estudioetako Victor Garciak masterizatu du diskoa.

Grabazioa hainbat aldaketaren emaitza da. Aipatutako formazioarenaz eta hizkuntzarenaz gainera, lehen neska batek abesten zuen, eta orain Ayerza arduratu da abesteaz. Aldaketa horrek sekulako lana exijitu dio abeslari eta gitarra-joleari. Musikalki, pop-rock garaikidearen esparruan kokatzen diren kantu bizi eta dantzagarriak biltzen ditu diskoak, indartsuak, baina baita melodikoak ere.

Diskoa Bermeon eta Oiartzunen aurkeztu ostean, hil honen 31n Bilbon izango da hirukotea; ekainaren 6an, Marurin; 12an, Gasteizen; eta, amaitzeko, uztailaren 6an, Oñatin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button