ESZENA

Dejabu panpin laborategiaren estreinaldia Errenterian

Dejabu panpin laborategiak antzezlan berria estreinatuko du ostiralean, hilak 13, 20.00etan, Errenterian: Gure bide galduak. Antzezlanean bost aktorek eta musikari batek 70eko hamarkadako Euskal Herrira bidaiatuko dute.

Franco diktadorea hil ondorengo garaian gertatzen da istorioa. Neska bat herritik Donostiara doa maistra ikasketak egitera eta beretzat guztiz berria den mundua deskubrituko du: laguntasuna, maitasuna eta ideologia.

Konpainiak ohikoa duen moduan, errealismo-magikorantz jo du objektuek garrantzi berezia duten ikuskarian, asmatutako kontakizunaren bitartez gaur egungo gure bizimoduaz ere gogoeta egitea proposatzen du.

Agus Perez kritikariak honako hau esan du obraren inguruan Berria egunkarian: “Antzezlan ezinago landua eta ondo asmatua da, eta era harrigarri samurrean irudikatzen ditu 70etako urte ilun eta gogorrak, baserritik giro kaletarrera joandako neska baten bizipenetan. Taldeari dagokion legez, zoragarria da objektu apalei emandako balio metaforiko eta sinbolikoa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button