ESZENA

Debabarreneko Eskolarteko XXVII. Antzerki Erakusketa

Logela eta Circle of Trust taldeek Papiro… Flexia izeneko hip-hop, multimedia eta dantza ikuskizuna eszenaratuko dute Eibarreko Coliseo antzokian etzi (20:30ean). Emanaldia Debabarreneko Eskolarteko XXVII. Antzerki Erakusketaren baitan dago.

Hip-hop, multimedia eta dantza uztartzen dituen lan honek metaforikoki konparatu nahi ditu papiroflexiaren artea eta gizakiaren sormen-prozesua.

Aipatu legez, ikuskizuna Debabarreneko Eskolarteko XXVII. Antzerki Erakusketaren barruan dago, eta ekimen horren baitan hainbat antzezlan ikusi ahal izango dira Debabarreneko herri guztietan. Obretan eskualde horretako ikastetxeetako antzerki taldeek eta talde profesionalek hartuko dute parte.

Honatx egitaraua: maiatzaren 11n, Puerto Ricoko Inter-Metro antzerki tailerrak Isla (conga, saxo y castañuelas) lana taularatuko du Coliseo antzokian; 12an, berriz, Pontevedrako Tanxarinak Trogloditas antzeztuko du Hezkuntza Esparruan.

Maiatzaren 17an eta 18an beste bi lan antzeztuko dituzte, Ipuinaren Bila (Txalo Produkzioak), eta Miauless (Gipuzkoako Vaiven Producciones), hurrenez hurren. Biak ala biak Hezkuntza Esparruan.

Hilaren 24an eta 26an beste bi obra izango dira Hezkuntza Esparruan: 24an, La Quimera Teatrok antzeztuko duen El doncel del caballero, eta 26an, Calamar Teatrok taularatuko duen Lola. Bi konpainiak Valladolid hiritik datoz.

Azkeneko bi hitzorduak honako hauek izango dira: maiatzaren 31n, ¿Quién teme a Virginia Wolf? (Txaika Teatro, Bizkaia), eta ekainaren 1ean, …y lloverá? (Banarte Antzerki Taldea, Bizkaia). Bi ikuskizun horiek Coliseo antzokian antzeztuko dituzte.

Informazio gehiago hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button