ARTEA

Morrontza eta klase sozialak

Covid-19k sortu duen etenaldiaren ondoren, Rekalde Aretoak, Barriek 2020 programaren barruan, Ivan Gomezen La Noche Salva izeneko erakusketa zabaldu du.

Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso duten artisten sorkuntzekin osatzen da Barriek 2020 programa. Orain arte, Natalia Suarez eta Claudia Rebeca Lorenzoren lanak erakutsi dira ekimenaren bederatzigarren edizio honetan. Orain Ivan Gomez artistaren txanda da, eta ostean, Irati Inorizaren lana etorriko da.

La noche Salva proiektuaren barruan, egileak bere kezkak agertu nahi izan ditu, “nire jardunean pixkanaka joan naiz kezkatzen irudiak, objektuak, espazioak, terminoak eta pertsonak erlazionatzeko moduez. Harremanaren eta hari erantzuteko moduen kontu hori ohikoa da nire praktika osoan. Nozio honetan bideo-muntaiatik eta collagetik, instalaziotik, bitartekaritzatik eta idazketatik lan egin dut. Denbora daramat, beraz, artea oinarri hartuta ikerketa praktikatzen. Entseatzen. Eta gaur egun uste dut saiakuntza horiek tenkatzeko modua proposamen-praktika bat, besteentzako egite bat, arteko bat probatuko duten gailu gisa pentsatzea dela”.

Ivan Gomez (Irun, 1984) Arte Ederretan lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatean eta Los Bañoseko (Kuba) San Antonioko Zinema Eskolan ikasketak egin ditu. Ikerketa eta Sorkuntza masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta bertan jarraitzen du ikertzaile lanetan. MAMM (Medellin), Pärnu International Film and Video Festival (Tallín), Vostell Malpartida Museoa (Cáceres), La Casa Encendida (Madril) eta Berlin, Brusela eta New York bezalako hirietan ikusi ahal izan dira bere piezak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button