MUSIKA

Dean Wareham eta Vivian Girls Jazzaldian izango dira

Galaxie 500eko Dean Wareham taldekide ohia eta Vivian Girls hirukotea Donostiako Jazzaldian, Agertoki Berdean, izango dira uztailaren 22an.

Wareham 80ko hamarkadan oso ezaguna egin zen Galaxie 500 indie taldeko liderra izan zen eta Donostian banda mitiko horren kantuekin osaturiko errepertorioa joko du. Horrez gain, Luna eta Dean & Britta taldeetan ere aritu da estatubatuarra.

Galaxie 500 taldeko abeslari eta gitarra jotzaileak beste bi musikariren laguntza izango du Jazzaldiko Agertoki Berdean: Britta Phillips (baxua), Jason Lawrence (bateria). Galaxie 500ek egungo makina bat talde independenteetan eragin du. Hala, taldearen lehenengo hiru lanak ezinbestekoak dira AEBetako rock independentea ulertzeko: Today (1988), On Fire (1989) eta This is our music (1990).

Vivian Girls, berriz, emakumezko hirukotea da. New York hiriko Brooklyn auzotik datoz eta bere musikan noise zantzuak 60ko hamarkadako melodiekin nahasten dira.

Hortaz, honela geratuko da Agertoki Berdeko programazioa: uztailak 21, B.B. King eta Staff Benda Bilili; uztailak 22: Dean Wareham Plays Galaxie 500 eta Vivian Girls; uztailak 23, Cut Copy eta Christal Fighters, eta uztailak 24, Jackson Browne eta Dawes.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button