BERTSOTAN

“De Repente… Bertsoa!”

Bertsozale Elkarteak, Gasteizko udalaren laguntzarekin, euskararen normalkuntza eta bertsolaritza hizpide izango dituen De Repente… Bertsoa! izeneko jardunaldiak antolatu ditu.

Jardunaldion helburuak hainbat izango dira: bertsolaritzak euskararen normalkuntza prozesuari Araban eman diona eta eman diezaiokeenaren inguruko hausnarketa egitea; euskararekin gozarazteko eta euskal komunitatea trinkotzeko tresna bezala bertsoak duen balioaz hausnartzea; adituen laguntzaz ibilbidearen balorazio kualitatibo eta kuantitatiboa egitea, eta abar.

Gasteizko Montehermoso Kulturunean, Bertsoa Euskararen Normalkuntzan gaiaren inguruan ardaztuko da lehen saioa (azaroaren 21ean).
Bertan, Andoni Egaña eta Xabier Paya adituek mintzaldi bana eskainiko dute. Azken orduan, Andoni Egaña, Xabier Paia, Juan Mari Juaristi eta Oihane Perea bilduko dira mahai-inguruan.

Azaroaren 29an,  Gasteizeko Goiuri jauregian, Hizkuntza eta Kultura Komunitatea Egituratzen gaia jorratuko da. Kasu honetan, Jon Sarasuak Hiztun-hautuaren bideetan mintzaldia egingo du eta Jon Maiak Lau oinak euskararen lurrean. Aurreko jardunaldian bezala, egunari amaiera emango zaio mahai-inguru batekin.

Informazio guztia Arabako Bertsozale Elkarteko webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button