MUSIKA

“Dazz Jazz” jaialdia, egunotan Gasteizen

Dazz klubak, Vital Fundazioarekin eta Vitoria-Gasteizko Udalarekin elkarlanean, Dazz Jazz jaialdiaren bost kontzertu antolatu ditu uztailaren 10etik 14ra, Gasteizeko  Vital Fundazioa Kulturunean, 20:00etan hasita.

Dazz Jazz, diogun moduan, uztailaren 10ean hasiko da, Raynald Colom Trio taldearen eskutik; Raynald Colomek (tronpeta), Gonzalo del Valek (bateria) eta Jordi Gasparrek (kontrabaxua) osatzen dute taldea. Biharko saioan, Roman Filiú Trioaren txanda izango da, Roman Filiú saxoarekin, Ivan Melon Lewis pianoarekin eta Javier Moreno kontrabaxuarekin.
Hirugarren egunean The Cuban Jazz Syndicate Fate. Pepe Rivero izango da protagonista. Oholtza gainean Pepe Rivero (pianoa), Miryam Latç (ahotsa), Carlitos Sarduy (tronpeta), Ariel Bringuez (saxoa), Yarel Hernandez (baxua) eta Michael Olivera (bateria & ahotsa) izango dira.
Datorren asteko astelehenean, 13an, Felix Rossy & Toni Saigi taldearen emanaldia programatu da. Félix Rossy tronpetan aritzen da eta Toni Saigi pianoan.
Azken kontzertua Pacheco & Sempere & Regidor taldearen eskutik etorriko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button