Nontzeberri

David Hornback argazkilariaren erakusketa, Bilbaoarten

Bihar, apirilak 12, inauguratuko dute David Hornback (Los Angeles, 1962) argazkilariaren 3 Minutes izenburua duen erakusketa Bilbaoarte zentroan. Erakusketa zabalik egongo da maiatzaren 3a bitarte.

Erakusketan paraturiko potretak zuri eta beltzez eginiko irudiak dira. Pazientzia handiarekin burutuak, unea dilatatuz, geldoak, baina sakontasun handikoak. Argazkilari kaliforniarraren hitzetan, “proiektuak irudi baten esposizioa hasi eta bukatu bitartean pasatzen den denbora hori harrapatu nahi du.

Hau da, obturadorea zabaldu eta itxi bitartean igaro den denbora jaso nahi du”. Izan ere, egitasmoa egungo argazkilaritzan nagusitzen diren ezaugarrien kontrakoa da, hala nola, unearen garrantzia, bat-batekotasuna, edo istant batean eszena oso bat harrapatzeko nahia.

“Nire proiektua kontrako ibilbidea egiten saiatzen da. Segundu horretako instant horretan palanka bat sartu nahi dut, obturadorea zabaldu eta ixten den bitartean, eta horrela denborari hedatzen behartu. Galdutako denbora berreskuratzeko nahia da, itxaroteko denbora, hausnarketa, lasaitasuna, eta baita azperraldia, berriz ere topatzeko. Obturadorea zabaldu eta ixten den bitarteko denbora hori aurkitu nahi dut berriro eta niretzako gorde”.

David Hornback estatubatuarraren harira, ibilbide luzeko argazkilaria da, National Geographic, GEO, Time, New York Times eta Newsweek argitalpenetan agertu dira bera lanak, eta 1990. urtean Pulitzer saria jaso zuen San Frantzisko hirian izandako Loma Prieta lurrikarari buruz San Jose Mercury News argitalpenean plazaraturiko erreportajeari esker.

Exit mobile version