Nontzeberri

Datorren urteko “Dock Of The Bay” jaialdian lanak aurkezteko epea zabalik

Dock of the Bay jaialdia Donostian izango da 2021eko urtarrilaren 11tik 16ra. Interesa izanez gero, urrira bitartean duzue lanak entregatzeko epea.

Dock of the Bayk musikaren mundu jori hori bere alderdi tematiko eta formal desberdinetan jasotzen duten ez fikziozko filmak hedarazten diharduen jaialdi bat da.

Jaialdira aurkeztu beharreko lanek ez fikziozkoak izan behar dute, eta musikaren eremua izan behar du gaiak. Jaialdian parte hartzeko, filmak 2019ko azaroa eta gero egon behar du ekoiztua, eta ezin izango da aurretik estreinatua egon areto komertzialetan ez eta plataforma digitaletan ere.

Jaialdian film luzeak bakarrik aurkeztu ahal izango dira, hots, 60 minutu baino gehiago irauten dutenak. Dock of the Bay film luze dokumental onenaren saria 2.000 eurokoa izango da.

Filmak onartzeko azken eguna, urriaren 10a izango da.

Deialdiaren xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version