BERTSOTAN

Datorren urteko Arabako Bertsolari Txapelketa hasi da mugitzen

Datorren urtean jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea ireki da. Epe hori uztailaren 3a artekoa izango da.

Bi urtetan behin jokatzen den Arabako Bertsolari Txapelketaren hurrengo txanda 2021an izango da. Datorren urteko urtarrilean hasiko da eta martxoaren 13a bitartean burutuko da, baina hori baino lehenago, aurtengo udazkenean, Txapelketarako sailkatzeko kanporaketak antolatuko dira, eta horretarako, 2019ko edizioko finalera sailkatu ez ziren bertsolari guztiek kanporaketetan kantatu beharko dute urrian eta azaroan egingo diren kanporaketetan.
Beraz, 2019ko 6 finalistak zuzenean sailkatuta daude urtarrilean hasiko den 2021eko txapelketan (baldin eta izena ematen badute).

Izena emateko araba.sustapena@bertsozale.eus helbidera duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu