BERTSOTAN

Datorren igandean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa abiatuko da

Beasaingo Usurbe antzokian hasiko da irailaren 20an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Hiru hilabetez luzatuko den ekimenean 43 bertsolarik hartuko dute parte. Finala Donostiako Ilunben jokatuko da abenduaren 20an.

Hiru hilabetez 15 saio jokatuko dira Gipuzkoan: sei final zortziren, bost final laurden, hiru finalaurreko eta finala. Lehen saioa irailaren 20an jokatuko da Beasaingo Usurbe antzokian.

Udaberrian abiatu zen Gipuzkoa Bertsotan, 74 bertsolarirekin, eta  sailkapen fase horretatik 30 bertsolarik lortu zuten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako txartela. Horiei, duela lau urteko txapelketan sailkatzea lortu zuten beste 13 bertsolari gehitu zaizkie.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button