MUSIKA

Gasteizko kaleak jazz soinuez beteko dira gaurtik aurrera

34 urte pasa dira Arabako hiriburuan urtero egiten den jazzaldia hasi zenetik, eta harrezkero, jazz munduan maisu diren ehunka musikari pasatu dira. Aurtengoa ez da atzetik geratuko, izan ere, Buddy Guy, Larry Carlton, Randy Crawford edota Paco de Lucia arituko dira.

Gaur 20:30ean Gospel gaua izango da Mendizorrotzako Kiroldegian eta Principal Antzokian berriz, Iñaki Salvadorrek eta Helio Alvesek joko dute.

Bihar, hilaren 13an, Django Reinhardt-en 100 urteurrena ospatuko dute. Bireli Lagrere Triok eta Didier Lockwoodek Mendizorrotzan joko dute, eta Principal Antzokian Rudresh Mahanthappa & Vijay Lyer taldeak.

Asteazkenean The Larry Carlton hirukotea eta Buddy Guy musikariak igoko dira Mendizorrotzako eszenatokira eta Principal Antzokian Baptiste Trotignon, Reggie Washington, Jacques Schwars-Bart Quarter eta Leon Parker arituko dira.

Ostegunean Josgua Redman-en hirukote bikoitzaz gozatu ahal izango da, eta gaua Diane Revees lau Grammy saridunarekin bukatuko da.

Baina egunik boteretsuena Universal Jazz Gaua izango da. Izan ere, Randy Crawford legendazko musika beltza Joe Sample-en pianoarekin batera entzun ahal izango da Mendizorrotzan. Aurretik, Maurice Brown Effect soula eta hip-hopa nahasten dituen musikaria arituko da Principal Antzokian.

Azken egunean, igandean, Marcus Roberts indarberritu bat ikusiko da eta Paco de Lucia gitarra-jolearen flamenko eta jazzaren nahasketaz gozatu ahal izango da.

Mendizorrotzako kiroldegian izango diren kontzertu guztiak 21:00etan hasiko dira eta Principal Antzokian aldiz, 18:00etan.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button