BESTELAKOAK

Datorren astean jakinaraziko dira Euspot Lehiaketaren irabazleak

Euspot lehiaketaren helburuak euskarazko sormena bultzatzea eta ikus-entzunezko publizitate arloan euskararen erabilera sustatzea dira. Irudi digitala gure bizitzako harremanetan izan da aurtengo gaia, eta lanak aurkezteko epea maiatzaren 2an bukatu zen. Ekimenaren sari banaketa ekitaldia maiatzaren 17an, osteguna, 19:00etan izango da Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan.

Euspot Euskarazko Iragarkien Lehiaketaren zazpigarren edizioan 73 lan aurkeztu dira, Euskal Herriko herri ezberdinetakoak guztiak ere. Aurkeztutako lanen artean, 18 urtetik beherakoek eginiko 47 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 26 lan. Parte hartze kopuruan eta kalitatean igoera nabarmena izan da aurten, iaz baino 22 spot gehiago jaso baitira, igoera horren arrazoia da hainbat ikastetxeetan, propio lehiaketarako, egindako lanketa berezia.

Sariak honakoak dituzue: Spotik onena (1.000 euro); Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro); Publikoaren saria (500 euro); Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro), eta BHklip saria (14-18 urte) (250 euro).

Parte hartu duten iragarki finalistak erakutsiko dira sari banaketan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button