ARTEA

Egintza fotografikoari buruzko ikastaroa Ordizian

Gorka Salmeron Murgiondok Egintza fotografikoa izenburuko ikastaroa zuzenduko du Ordiziako Barrena Kultur Etxean otsailaren 23an eta 24an. Izena emateko epea otsailaren 9an amaituko da. Ikastaroa Ortzadar Ordizia Argazki Elkarteak antolatu du.

Ikastaroan ondoko edukiak landuko dira: hasteko, partaideen argazkiak aurkeztuko dira; gero, potreta izango dute ardatz, formatu horrek historian izan duen garapena, hain zuzen. Horretarako zenbait autoreren lanak aztertuko dituzte.

Egitarauren muina egintza fotografikoarei buruzko hausnarketa eta analisia izango da, Plagioa, galdera batzuk argazkiei buruz lelopean.

Azkenik, estudioan erabili beharreko argiztapena izango dute aztergai, eta saio praktikoa ere izango da ikastaroko partaideentzat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button