BERTSOTAN

Bardoak berriz kantari

Nafarroako taldekako txapelketak, Bardoak, lehen fasea amaitu zuen otsailaren 19an, eta gaur berton, bigarren faseari ekingo dio. Oso erantzun ona izan du ekimenak, izan ere, 1.100 bertsozale elkartu dira saioetan.

Bigarren fase honetarako sei talde sailkatu dira eta sei saio jokatuko dituzte, bina saio talde bakoitzak. Sei talde horietatik hiru sailkatuko dira martxoaren 31n Leitzako pilotalekuko finalerako.

Hala, gaur, martxoak 9, ostirala, Iturengo Herriko Etxeko ganbaran, 21:00etan, afaria eta bertso saioa egongo da, Erauntsi (Iker Gorosterrazu, Alazne Untxalo, Amaia Elizagoien) eta Leitzaundi (Miel Mari Elosegi Luze, Iñigo Ibarra, Iñigo Sagastibeltza) taldeekin.
Iruñeko Iruñazarra ostatuan ere, 19:30ean, bertso saioa eta afaria, Bertze maldikoak (Ainhoa Aranburu, Aimar Karrika, Oskar Sanz de Acedo) eta Rimak Exkaxkorekin (Iñigo Olaetxea, Estitxu Fernandez, Eneko Fernandez).

Bihar, martxoak 10, larunbata, Etxarriko gaztetxean, 22:00etan, bertso saioa Bilixkorriko (Eneko Lazkoz, Joseba Beltza, Alain Iriarte) eta Beteranoak (Saioa Alkaiza, Ander Baiano, Mikel Lasarte) taldeen artekoa.

Beste aldetik, finalerdien txanda izango da bihar eta etzi, Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketan. Hala, larunbatean, lehenengo finalerdia jokatuko da Zigoitiako Zigoitzia aretoan, 17:30ean hasita, eta bigarren finalerdia jokatuko da Araiako Andramari aretoan, 17:30etik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button