ARTEA

Zirriborroari buruzko tailerra, Bilbon

Noemi Villamuza (Palencia, 1971) artistak Zirriborroa azken pieza gisa izenburuko tailerra zuzenduko du maiatzaren 3an Bilbaoarte zentroan. Tailerra Garabat galeriak eta Pencil Ilustradores taldeak ondu dute, eta ilustratzaileei zuzenduta dago.

Tailerrean apunteekin osaturiko bestiarioa egingo da. Gidoi sinple batetik abiatuta, zirriborroa tailerraren protagonista bihurtuko da. Horretarako, zirriborroak egiteko erabiltzen den ohiko materiala beharko da, tartean, arkatza, errotulagailuak, boligrafoak, libretak, kaierak eta folioak.

Tailerra zuzenduko duen Noemi Villamuza Arte Ederretan lizentziatua da Salamancako Unibertsitatean. Ilustratzailea ogibidez, irakaskuntzan ere dihardu, bere estreinako ipuinak, Óscar y el león de correos, Haur Literaturako Sari Nazionala jaso zuen 1999an.

Egun Bartzelonan bizi da, eta haur eta gazte literaturako 30 lan inguru argitaratu ditu. Liburu garrantzitsuenen artean Libro de Nanas (Mediavaca) azpimarratu behar da, non egileak zuri eta beltzezko hizkuntza grafiko berria erdietsi zuen arkatzaz baliatuta.

Izena eman nahi izanez gero, deitu Garabat galeriara: 94 479 23 84

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button