ESZENA

“Danz-Dantza Gunea” dantza jaialdia, Iruñean

DanZ dantza-gunea Iruñeko Iturramako Civivoxera garatuko da urtarrilaren 10etik 19ra bitartean. Egunotan lau ikuskizun programatu dira.

Programa ostegunean zabalduko da Fueradeleje Dantza konpainiak egingo duen Romeo eta Julieta, paradisuan dantzatuko gara dantzaldiarekin. Tituluan antzeman daitekeenez, dantzariek ezagunena den erreferente literarioa hartuko dute inspirazio-iturri: Romeo eta Julieta (William Shakespeare). “Dantza, hemen, tresna bat da, sentimenduak eta emozioak adierazteko: grina, gorrotoa, larritasuna, poza, malenkonia… eta, jakina, maitasuna. Romeo eta Julieta, paradisuan dantzatuko gara izeneko obrak drama shakespearetarra laburbiltzen du, horretarako, proiektu hau sortzeko landu den parte-hartze bokaziora, boluntarioen ezaugarri teknikoetara eta ikusleen ulergarritasunera hobekien egokitzen diren eszenak aukeratuta.”

Hurrengo hitzorduak honakoak dituzue: urtarrilaren 13an, igandea, 18:00etan, Zig Zag danza konpainiaren Formas; urtarrilaren 17an, osteguna, 20:00etan, Atena arte-konpainiaren Mi propio universo; eta 19an, larunbata, 20:00etan, Dinamo danza konpainiaren Transoceánica lana.

Datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button