IKUS-ENTZUN

Ihes egiteko gonbitea “Ihes puntua” zikloarekin

Ihes puntua zikloa proposatuko du Tabakalerak udarako. Kontzeptu hori lantzen duten hainbat zinegileren 15 lan proiektatuko dira.

Gaur berton, hilak 1, abiatuko da zikloa Terrence Malick-en Badlands (1973) lanarekin. 1950eko hamarkadaren amaieran Charles Starkweatherrek egindako hilketa-sortari buruzko bere ikuspegi inpresionistak serieko hiltzaile baten narratiba erabiltzen du abiapuntu gisa, Martin Sheenek eta Sissy Spacekek maitasunez eta idiosinkrasiaz interpretatutako nerabeen erromantze honetan. Filmak Malickek jarraitzaile sutsuak bereganatzea eragingo zuten elementu asko sartu zituen: narratibaren eta pertsonaien ikuspegi enigmatikoa, off ahotsaren ezohiko erabilera, giza indarkeriaren eta edertasun naturalaren arteko justaposizioa, ametsen eta amesgaizto iparramerikarren ikerketa poetikoa.

Ikusiko diren beste lan batzuk: Johan van der Keukenen Las vacaciones del cineasta (1974); Ingmar Bergman-en Un verano con Mónica (1953); Carol Weaks Cassidy eta Ruth Leitman zuzendarien Wildwood, NJ (1994) filma; John Cassavetesen Husbands (1970); Jim Jarmuschen Mystery Train (1989); bai eta Touki bouki (1973), Yuki eta Nina (2009), Zabriskie Point (1970), Hola, ¿estás sola? (1995), Pierrot le Fou (1965),… filmak ere.

Ihes puntua, Tabakalerako udako zikloa, Jean Rouch eta Edgar Morinen Chronique d’un été (1961) filmarekin amaituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button