IKUS-ENTZUN

Dantzari buruzko zikloa egingo dute Bilbon urrian

Urriaren 14tik 24ra bitarte, BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak eta Bilbaoarte Fundazioak dantzari eskainitako zine-zikloa ondu dute.

MBN Komunikazio agentziak iragarri duenez, emanaldiak Bilbaoarten egingo dira, 19:00etatik aurrera, eta askotariko lanak pantailaratuko dira, betiere, dantzari lotuak, besteak beste, Wim Wendersen Pina (2011), Pina Bausch dantza garaikideko koreografoaren inguruko dokumentala; Angelin Preljocal-i buruzko Pierre Couliboeuf zingilearen Pavillon noir (2006) fikzioa; edo Agusti Torresen Paso doble, Josef Nadj-ren eta Miquel Barceló-ren performancea.

Zikloa urriaren 24an amaituko da, Zinebi jaialdiarekin lankidetzan ondutako film laburren emanaldiarekin: “Que nos quiten lo bailao! Cuerpos, música y danza en el cine contemporáneo zikloaren edizio berria aurkeztuko da”. Alemania, Frantzia eta Belgikatik etorritako dozen erdi lan  aurkeztuko dira, bai eta dantzaren eta Chillidaren eskulturaren arteko lotura jorratzen duen Mikel Subiza nafarraren lan laburra ere.

Informazio gehiago: badbilbao.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button