ESZENA

Futbolarekin gora eta behera

Borobil Teatro taldeak, Jokoz kanpo antzezlana eszenaratuko du gaurtik igandera bitartean, Donostiako Antzoki Zaharra aretoan. Zelairatuko den taldean puntako hiru aktore topatuko dituzue: Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota. Hirurak partida historikoa egingo dute, izan ere futbolak merezi zuen saio bat, baina irribarreekin kontatuta.

Badakigu futbola jolasa besterik ez dela, hamaika lagunek (gehienetan gizonezkoak) baloi bati ostikoz jotzen diote zelai amaieran dagoen atera sartu nahian. Futbolak lortzen du milaka lagun aldi berean hunkitzea edo hondoratzea. Etengabe iritziz aldatzeko aukera ematen digu, eta itxuraz normala, orekatua eta lasaia den pertsona bat segundo batzuen tartean basati bihurtzea eragin dezake. Ez da erraza ordubetean laburtzea. Partida bakoitzak ia bi behar ditu emaitza lortzeko.

Manuk eta Martinek futbol talde banaren ardura dute. Mutil koskorrak entrenatzen dituzte, kirol miresgarri honek dituen balore guztiak eransteko asmotan. Manuk eta Martinek aspalditik ezagutzen dute elkar. Manuk eta Martinek finala dute begien bistan. Eta finala irabazi egin nahi dute. Garaipena dute nor direla frogatzeko modu bakarra, bizitzan ez daudela jokoz kanpo erakusteko aukera bakarra.

Hiru protagonistari eta futbolak ematen dituen bizi-lezio sakonei esker erakutsiko dute zer den futbola, izan ere, futbola futbola da eta futbola horrelakoa da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button