ESZENA

Dantzaren ikuspegi berritu bat

Larunbatean, martxoak 3, Kresala Dantza Taldeak Haize Hegoa ikusgarria eskainiko du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 20:00etatik aurrera.

Dantza beste modu berriago batean azterturik eta landurik, etorkizuneko emanaldia bailitzan, horixe da Kresalak Haize Hegoa dantzarekin proposatu nahi duena. Hala, sormen berriko obrei eta enblematiko diren piezei begirada berri bat emango die, proposamen eszeniko berezian.

Ikusgarria bi zatitan banandutako programa baten estreinaldia da: eguna eta gauaren artekoa bezala; iparra eta hegoa; beltza eta zuria; edota ilargiaren bi aldeak.
“Kresalak dantzaren ikuspegi berritu bat uztartzen du: dramaturgia eta poetika bisuala aurreklasikoko dantza-moldeekin txirikordatuz, diziplina eszenikoari zentzu berri bat ematen diona”.

Kresala Dantza Taldeak sormenerako inspirazio iturritzat hartzen du tradizioa, eta dantza antzezpen berritzaile asko burutu ditu, hala nola,  Sokadantzan, Besta Berri, Marixe, Sehaska, Ayres for the theatre, Buba eta Bubu, Oteizaren kaxa beltza, Argia, eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button