MUSIKA

Rock-and-roll garrak, Helldoradon

Gasteizko Helldorado aretoak rock-and-roll estiloko kontzertu interesgarriak ondu ditu hil honetan. Hala, ostiralean, hilak 15, Norvegiako The Yum Yums taldeak joko du Bartzelonako Suzy & Los Quattro taldearekin batera. Biak ala biak power-pop estiloan mugitzen dira; hau da, gitarra sendoekin bultzaturiko pop melodiak. Bi protagonistak Bilboko Kafe Antzokian izango dira bezperan, martxoak 14. Norvegiarrek Play good music izenburudun lanberria aurkeztuko dute.

Antzeko musika estiloa jorratzen dute martxoaren 23an joko duten The Biters estatubatuarrek. Laukotearen jarioan baina, 70eko hamarkadako hard rock doinu melodikoak ere nabaritzen dira. Cheap Trick, Thin Lizzy edo TREX bezalako taldeak dituzte eredu. Pop eta rock banda handia eta gaztea da The Biters. Estatubatuarrekin batera, Autoramas brasildarrak (rock dantzagarria) eta Small Jackets italiarrak (hard rock) izango dira Helldorado lokaleko agertokian.

Azkenik, martxoaren 28an, rock-and-roll doinu zaharrak maite dituzten hiru talde izango dira: Los Mambo Jambo katalanak, eta Daddy Long Legs eta L´Assassins estatubatuarrak.
Katalanek rhythm and blues instrumentala jotzen dute. New York hiriko Doddy Long Legs hirukoteak, aldiz, blues elektrikoa jotzen du, eta hiri horretako Norton Records diskoetxe prestigiotsuarekin grabaturiko estreinako lana aurkeztuko dute. Azkenik, Minneapolis hiriko L´Assassins bandak 60ko hamarkadako estiloak jorratzen dituzte, hala nola, garage-rocka, surfa edo Phil Spector ekoizleak grabaturiko nesken taldeen grabazioak.

Los Mambo Jambo eta Daddy Long Legs, gainera, elkarrekin arituko dira martxoaren 29an, Bilboko Kafe Antzokian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button