ESZENA

Dantzaren birtuosismo eta adierazkortasuna

Basileako Antzokiko Balleta (Ballett Theater Basel) hiru sorkuntza lanez osatutako dantza garaikide programarekin helduko da Arriaga Antzokira, maiatzaren 24an eta 25ean. Intentsitatea, gozotasuna eta poesia uztartzen dituen dantzaldia eskainiko du 19:30ean hasita.

Europa Erdialdeko sorkuntza konpainia garrantzitsuenetakoa da Ballett Theater Basel konpainia, balet klasikoaren eta dantza garaikidearen lengoaia menderatzen dituena. Artista onenek egiten dute lan taldearekin, eta berdin gertatzen da koreografoekin.
Kasu honetarako nazioartean ospe handia duten Hofesh Shechterren, Jiří Pokornýren eta Bryan Arias, koreografoen hiru pieza dantzatuko ditu Arriagan.

Londresen bizi den Hofesh Shechter koreografo israeldarraren The fools izango da taldeak taularatuko duen lehenengo lana. Bigarren pieza, Day without night, Jiří Pokorný koreografo txekiarrarena da, eta taldeak Bilbon eskainiko duen errepertorioko berriena da, joan den otsailean estreinatu baitzen Basilean. Bukatzeko, This is everything lanak emango dio amaiera ikuskizunari. New Yorken bizi den Bryan Arias koreografoaren lanak lasaitasuna eta intimitate zintzoa transmititzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button