ESZENA

Dantzan Bilaka jaialdia bihartik aurrera

Dantzan Bilaka-ren seigarren edizioa bihar bertan abiaraziko dute Donostian. Bilboko zenbait eszenatokitan ere izango da urriaren 26an, 27an eta 31n. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak sustatu duen ekimenak, urtero hamarren bat koreografo hasiberri biltzen ditu, sorkuntza koreografikoaren inguruko alderdiak publikoari helarazteko.

“Zortzi hilabetean, koreografoek eta partaideek hainbat lan-topaketa egiten dituzte, sortzaileak eta sorkuntza prozesuaren aldi desberdinak aurrez aurre jartzeko. Talde-gogoetarako espazio bat sortu nahi da horrela, sormen prozesuetan funtsezkoak diren tresnez eztabaidatzeko, partaide bakoitzaren proiektua garatzen laguntzeko, eta partaideak egile eta sortzaile burujabe bihurtzeko. Hala, proiektuak aurkezteko topaketa bat egingo da aurrena, eta lanak mahai-gaineratzeko eta haien inguruan hitz egiteko beste bat, gero”.

Dantzan Bilaka programaren seigarren ekitaldi honetan parte hartu duten hamar koreografoen lanak Euskal Herriko bi hiriburuetako formatu desberdineko espazioetan jarriko dira ikusgai. Aurten, hamar lan horiek bost gunetan egongo dira ikusgai: lau obra Gazteszenan ( Donostia); eta beste sei Bilbon, hain zuzen ere, La Merced Espazioan hiru ikuskizun izango dira,  eta ZAWP Espazioan, Guggenheim Museoko Zero Espazioan eta EHUko Paraninfoan bana ikusi ahalko da.

Honakoak izango dira Donostiako Gazteszenan urriaren 20an ikusiko diren lanak: Lorea Ibarrondo Arakistainen “Muscidae” Pronóstico Humano…; María Andrés Sanzen Dépouiller; Iker Arrueren Ojos en la Nuca, eta Aiert Beobide Egañaren Ilargiaren Sukar Galdua.

Urriaren 26an, Bilboko La Merced aretoan berriz, ondokoak taularatuko dira: Ziomara Hormaetxe Fernándezen, K-Otica; Eva Guerreroren, Destrucción Mutua Asegurada; Olaf Kehler-en, I Feel Like A Fish.

Hurrengo egunean, Bilboko Espacio ZAWP aretoan, Amaia Navascués eta Maite Zabaletaren,  Ivy Sullivan aurkeztuko da. Urriaren 31an, halaber, Guggenheim Sala Zero-n, Izaskun Santamaría Arceren La saga de los sucesos, 3ª parte ikusteko parada izango da.

Azkenik, EHUko Bizkaia Aretoan, urriak 31, Nuria Pérez Alcantarak Tú! Di Qué Quieres lana aurkeztuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button