ESZENA

“Dantzan Bilaka” gaur hasiko da Bilboko Alhondigan

Gazteszenan, urriak 12, 19:30ean, Noemí Vianaren Dúo, Iker Arrueren Retratos de la belle époque, Aiala Echegaray Piel Rota eta Natalia de Miguel Karma lanak ikusteko abagunea egon zen Dantzan Bilaka programaren 7. Edizioaren barruan. Oraingo txanda Bilboko Alondegiari dagokio.

Dantzan Bilaka koreografo berriei zuzendutako ekintza da, gazte sortzaileen gogoetak eta lanak publikoari aurkezteko aukera ematen diena. Dantzan Bilaka programaren zazpigarren ekitaldi honetan parte hartu duten bederatzi koreografoen lanak Euskal Herriko bi hiriburuetako formatu desberdineko espazioetan izango dira ikusgai.

Lehena, diogun bezala, Donostiako Gazteszenan izan da, eta gaur, urriak 16, AlhóndigaBilbaon, Ibon Salvadoren, Walk And Talk #1, David Guerraren Line, Marianela Leónen Sincronías, Ana Capillaren Taupada eta Iker Arrueren Retratos de la belle époque obrak taularatuko dira.

Azkenik, Bilboko Rekalde Aretoan, azaroak 15, 20:00etan, Robert Jackson artistak Relocated lana egingo du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button