ESZENA

Dantzaldiak, Marco Floresen “Extrema” falmenko ikuskizuna dakar biharkoan

Jaialdia 20. urteurrenaren ospakizunean dabil, dagoeneko hainbat ikuskizun eta lantegi eskaini dituena: ekialde hurbileko aireak ekarri zituen Duet Alandaren lan koreografikoak, Olivier Dubois paristar dantzariaren Pour sortir au jour pieza, Rocío Molinaren Impulso performance-laborategia, edota Thorus Arts Bartzelonako konpainiaren Not a moment too soon pieza. Dantzarekin batera, gainera, bestelako jarduera paraleloak ere ondu dira eta publiko zabalarentzako hurrengo tailerra Taiat Dansa sortzaileen Dance Generation izango da (abenduak 9, 10 eta 11, EHU Bizkaia Aretoan).

Baina asteburu honetako proposamena, Marco Flores artistaren Extrema  flamenko ikuskizuna  eta masterclassa da, hain zuen. Hitzordua, bihar, azaroak 23, 19:00etan, Guggenheim Bilbao Museoan.

Marco Floresek proposatzen duen piezak mutur edo kontzeptu kontrarioak bilatzen ditu, eta esandako puntuak elkarrengandik urrundu edo elkarrengana hurbiltzen dira. “Nere buruaren gaineko irakurketa edo forma berriak erakutsi nahi ditut: heterodoxoa-ortodoxoa, fisikoa-emozionala, airetikoa-lurrekoa, unisexuala-androginoa”, azaltzen du artistak. Bide horretatik, gaineratzen du, “xedea ez da mutur horietara ailegatzea, baizik eta iruditeria berrietaranzko jauzi bat ematearen posibilitatea, haiek zabalduko dizkiotelako askotariko identitateak eta poetika berriak interpreteari”. Konposizio koreografiko, musikal eta espazialaren bitartez, aniztasunean zeharreko bidaia zelan gauzatu, edota norberak bere baitakoa zelan albo batera utzi galderei erantzun nahi dio artistak bere ikuskizunarekin.

Dantzarekin batera, bestelako jarduera batzuk ere ondu ditu Dantzaldiak eta Marco Flores artistaren Flamenko Masterclassa izango da azaroak 24, igandean, Dantza Eskola Aresti Landan.

Dantzaldiko egitarauak  jarraipena izango du eta  hurrengo protagonistak, Claudia Dias (azaroak 30, 20:00etan, eta abenduak 1, 19:00etan, La Fundicion aretoan);  Alexander Vantournhout (abenduak 6-7, 20:00etan, La Fundicion aretoan)  eta Taiat Dansa (abenduak 12, 19:00etan, EHU Bizkaia Aretoa) sortzaileak izango dira protagonistak. Eta jarduera paraleloen artean izango dira, EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio Departamenduak programatutako Zine-Danza Hitzaldi dantzatua (Arkitektoen Elkargoan, azaroaren 28an); eta Mugimendu tailerra publiko ororentzat (abenduak 9-11, EHUko Bizkaia Aretoan).

Informazio gehiago hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button